XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nola lor dezake poeta batek bere poesiak irentsi eta suntsi ez dezan?
Nola, sentimenduen bortiztasuna bortizkeria bihur ez dakion, boomerang demoniozko baten gisa?
Nola, azken batean, idatzi daiteke poesiarik,
Erantzunak era eta hein askotakoak izan daitezke.
Poema bat, denik eta sinpleena izanda ere, pluridimentsionala baita beti (edo
Mikro-narrazioaren dimentsioa, esate baterako, hortxe dago beti, poemaren barruan, eta berori lantzean, nolabait urrun daiteke poeta, arian-arian, lirismo hutsaren Labe Garaitik
Egituraketa ere hor dago, poemaren arkitektura, alegia:
amiantozko traje berezien premiarik ere ez duzu berorretan iharduteko; eta errima eta erritmo eufoniko bila ibiltzea ere ez da entretenimendu makala izaten. Baina ez ahaztu: ez gara geu hitzaren jabe, alderantziz baizik.
Lehen genioen ez dagoela
Eta horrek ze ondorio dakar?
Ba, zera sinpleki: usterik gutxien duzunean beharbada, orduantxe hain zuzen linburtzen, iragazten, barrendatzen zaizula poemara zeure inkontzientea.
Ez baikara hitzaren jabe, haren maizter baizik.
Ustez artisautza hutsezko lanketa
Eta hala behar du, gainera.
Poema
Eta orduan, ah orduan:
Orduan, joan-etorriko bidaia egiten trebatu beharra duzu zeure burua, adiskide.
Mito orfikoa, alegia: infernuetarako jaitsiera
Zera, ikasi beharra dagoela maldan behera jaisten, baina baita gora berriz itzultzen ere.
Esaten erraza, eta egiten ez hainbeste, badakit; baina hor datza gakoa.
Eta hor, bai, hortxe, eta ez ideologiaren mailan nire ustez, jokatzen du benetako paper erabakiorra (...)